Frontoiak
20 metro luze eta 10 metro zabal ditu, gainera berezitasun asko dituen
pilotalekua da, horien artean honako hauek: Kontrakantxan arkupeak ditu, ezker
horman atea eta lehioak ditu, errebote erdia libre dago eta beste erdian arkupea
du, tetsua berezia du, gainera horma ez da lisoa, harria atera egiten da leku
batzuetan, honek jokaldiak egiteko aukera emanez… Frontoi hau trinkete fama hartzen ari da.
Guk paleta eta pasaka esplikatuko ditugu blog honetan
Guk paleta eta pasaka esplikatuko ditugu blog honetan
PALETA TENISEKO PILOTAREKIN
Paleta joko ez- zuzen bat da, izan ere pilota ona izateko
ezin bestekoa izango da pilotak boterik egin gabe frontisa jotea eta ondoren
kantxan bote bat egitea. Frontoi honetan 1:1en eta 2:2ren kontra jokatzen dute.
Pilotarekiko dagoen erlazioa jotzekoa izango da, hau da,
pilota airez edo botez baina derrigorrez jo egin beharko dela. Pilota honekin jotzeko erreminta bat erabili beharra egongo da eta hau gomazko pilotarekin
erabiltzen den pala izango da.
Palaren pisua gutxi gora behera 500 gramokoa izaten da eta pilotarena aldiz 56-59 gramo ingurukoa izaten da.
Sakeari dagokionez, sakea beti botea egin ondoren egin beharko da, hots, botea egin eta ondoren pilota golpatuz, gainera sakea boleaz jaso ahal izango da. Oiartzungo pilotaleku berezi honetan, sakea neskek eta mutilek leku desberdinetatik egiten dituzte, orain erakutsiko dizuegun bezala.
Mutilak:
<!--[if !supportLists]-->- Banaka: <!--[endif]-->Punpa 5. koadroan dagoen marraren atzetik egin
beharko da eta ondoren pilota jo. Frontisean jo ondoren, pilotak 3. koadroa pasa
beharko du. Aldiz, 5. koadroan pasako marra egongo da, pasa izanez gero beste
sake bat egongo delarik. Sakea egin eta pilotak botea marra gainean egiten badu
txartzat edo pasatzat hartuko da, aldiz, sakea egiterakoan botea marra gainean eginez gero txarra izango da.
<!--[if !supportLists]-->- Binaka: Punpa 4. koadroan dagoen marraren
atzetik egin beharko da eta ondoren pilota jo. Frontisean jo ondoren, pilota
3. koadroa pasa beharko du derrigorrez, bestela txarra izango da. Lehen esan
bezala marra gainean punpa eginez gero txarra izango da. Binaka jokatzen
dutenean pasarik ez da egongo.
Neskak:
<!--[if !supportLists]-->- Banaka: Punpa 4. koadroan dagoen marraren atzean
egin eta pilota kolpatu egiten da. Frontisean jo ondoren, pilotak 3. koadroa
pasa beharko du gutxienez eta 5. koadrotik pasatzen bada pasa izango da. Pasa
eginez gero beste sake bat egongo da, hau berriro pasa izaten bada txarra eta
tantoa besteentzako izanik. Frontisean pilotak jo eta ondoren 3. koadroko
marraren gainean egiten badu botea goian esan bezala txarra izango da.
<!--[if !supportLists]-->- Binaka: Punpa 4. koadroan dagoen marraren
atzetik egin beharko da eta ondoren pilota jo. Frontisean jo ondoren, pilota
3. koadroa pasa beharko du derrigorrez bestela txarra izango da. Lehen esan
bezala, marra gainean punpa eginez gero txarra izango da. Binaka jokatzen
dutenean pasarik ez da egongo.
Sake- errestoko posizioak horrela izango dira:
Hurrengo arauak aldiz, ez dira aldatzen ez sexuaren ezta banaka edo binaka jokatzearen arabera. Beraz, jokamolde honen beste arauak honakoak izango dira: Sake- errestoko posizioak horrela izango dira:
Sake- errestoa banaka |
Sake-errestoa binaka |
- Botea errebotetik atzera eginez gero, txarra izango da,
- Botea erreboteko hormaren gainean egiten badu, aldiz, ona.
- Erreboteko horma jo daiteke zuzenean pilotarekin frontisera iristeko.
- Pilotak frontisa jo eta gero teilatua jotzen badu ona izango da. Baita lehenengo teilatua jotzen badu ere eta ondoren frontisa ona izango da.
- Pilotak frontisa jo eta ondoren teilatua eta berriro frontisera joaten bada, ona izango da eta pilotan jokatzen jarraitu beharko da.
- Partidu guztiak 30 tantora dira eta sakea tantoa egiten duen pertsonak egingo du.
- Tanto bakoitza persona batek kantatuko ditu, hots, epaile bakarra egongo da.
- Arropa: Kaleko arroparekin joan daiteke partidura, finalak salbu: Ahal bada txuriz eta gerriko urdinez talde bat, eta bestea kamiseta gorria eta gerriko gorriarekin.
- Partidak 30 tantora izango dira, beraz, lehenengo egiten dituenak 30 tanto horr irabaziko du.
- Lehenengo sakea, bi koloretako (urdin, gorri) txapa batez adieraziko da.
- Pilota oso altu bota angelu txikiarekin pelota oso atzera joan dadin. Arerioa errebotean tokirik gabe geratzen da eramateko.
- Pilota oso altu bota angelu handiarekin pilotak teilatua jo dezan eta berriro aurrera joan dadin.
- Atzetik bi-pareta altua bilatu, botea zabaleko marratik ahalik eta gertuen eman dezan eta arkuetatik atera dadin pilota, edo arkuetan eman dezan, hauetan koxka asko baitaude.
- “kontraerasoa”: Boteprontoa bilatu.
- Askotan pilota lehenengo lehioan geratzen da, ondorioz, jokaldi ezagunenetarikoa izango da lehioa bilatzea..
- Jende askok, sakearen ondorengo kolpe gehienetan, frontiseko koxka bilatzen du, horrela ez da jakiten pilota nora doan.
- Eskumako horma txikia jo lehenego, ondoren frontisa eta azkenik lehenego atea bilatu. Ate honek koxkak, bizagrak... ditu.
- 3. lehioa ere saiatzen da bilatzen. Bertan barroteak daudenez pilotak leku desberdinetara joan daitezke. Jokaldi hau batez ere palaz egiten da.
- Pilota normalean airez jotzen da, horrela abiadura emanez eta oso atzera joaten ez utziz .
http://www.youtube.com/watch?v=TYNyxSiiAFM&feature=youtu.be<!--[if !supportLists]-->
- Udako txapelketan (Oiartzungo festetan) binakako txapelketa antolatzen da.
- Neguan, (Sanixteban egunean) banakako txapelketak.
PASAKA
PASAKA
Pasaka beraz, joko zuzen bat da, ez dago zertan frontisera bota pilota
ona izateko. Gainera, hemen 2:2ren kontra jokatzen da. Frontoia bi zati
berdinetan banatzen da eta frontoi erdian sare bat dago. Pilota sare horren
gainetik(1.2m) bota beharra dago beste aldera ona izateko. Pilotarekiko
erlazioa: jo, irristatu izango da, beraz irristatze horrek zailtasun bat
gehituko dio jokamoldeari.
Jokamolde honetan
eskuz edo erremintaz joka daiteke eta erremintaz jokatzen denean eskularru
motzaz jokatzen da. Pilotaren pisua 120-130 gr-koa izango da eskuz jokatzen
denean, eta guantearekin jokatzen denean 250- 280 gr- koa.
Epaile bakarra egongo da eta epaile honek emandako
pilotarekin jokatuko da partida osoa apurtu egiten ez bada, orduan aldatu
egingo da. Kanpora joan eta pilota bustitzen bada pilota berberarekin
jarraituko dute. Gainera, epaile honek tanto bakoitza amaitzean markagailuko
emaitza altuan kantatzen du.
ARAUAK:
- Sakea egiteko orduan, errebotetik egiten da, pilota eskularruarekin joz.
- Pilota beste aldean dagoen eremu batean sartu beharra dago, botea bertan egin beharko du frontisa ikutu aurretik. Frontisa ikutzen badu erdi izango da, ondorioz beste sake bat egingo da.
- Tantoa egiteko, pilotak beste eremuan bi bote egin beharko ditu.
- Pilota bota eta beste aldeko lehio batean sartu eta bertan geratzen bada, tanto izango da.
- Pilota beste aldera joan, bote bat egiten badu eta kanpora joan, tanto izango da.
- Pilota beste aldera bota, botea egin eta arku baten jotzen badu jarraitzeko aukera egongo da, bigarren botea egin aurretik jotzen bada pilota.
- Ateak, lehioak, teilatua… ona izango dira, beti ere pilota beste eremura pasatzen bada.
- Talde bat 40ra iristen denean, eremu aldaketa egongo da beti.
- Partida 11 jokora izango da. Joko bat egiteko talde batek 15, 30, 40 jokoa egin beharko ditu.
- 40-40 ematen bada, ados daudela esango da, ondorioz, markagailua 30-30 jarriko da eta partidak jarraitu egingo du.
- Pilotak beste eremuan botea egiten ez badu eta zuzenean kanpora joan, txarra izango da.
- Lehenengo sakea, txaparen bidez erabakiko da.
JOKALDIAK:
- Txoko eta baju bilatu, ondorioz, pilota jasotzeko zailtasun handiak. Batez ere pasaka eskuz jokatzean bilatzen da.
- Gehienetan ezker horman jokatzen da honek dituen koxkak etab. bilatzeko. Gainera ezker hormatik zailagoa da pilota bueltatzea.
- Pilota azpitik ibiltzen da normalean, horrela abiadura bilatzen da eta altuera bakarrik sakean erabiltzen da.
- Bikoteko bat sarera aurreratu bolea bilatzeko asmoz, horrela pilotak abiadura handia hartzen du.
- Eskuz jokatzen denean airez jotzen saiatzen dira pilota, eta botearekin oso atzera joaten bada soilik. Botea egiten badu erantzuna indarrik gabe joaten da, ondorioz besteak sarea bilatzen du errematatzeko.
- Pilota zabalera joaten bada, ezker hormako koxkak , lehio, ate … bilatzen dituzte.
Sake errestoa.
Eskuz:
Sakea errebotetik egingo eta
jokalariak honela egongo dira kokaturik: Sakea egiten duen bikoteko pertsona
bat sake eremuan, eskuman, egoten da eta bestea ezkerrean apur bat aurrerago,
ondorengo errestoari erantzuteko prest. Errestoan aldiz, biak atzeko eremuan egoten dira, bata eskuman eta bestea ezkerrean sakeari erantzuteko prest.
Sake erresto posizioa |
Erremintaz:
Jokalariak honela egongo dira kokatuak: Sakea egiten duen bikoteko pertsona
bat sake eremuan eskuman egoten da eta bestea ezkerrean apur bat aurrerago,
ondoren errestoari erantzuteko prest. Errestoan, bat atzeko eremuan egongo da
eta bestea apur bat aurreratuago.
Sake erresto posizioa |
Pasakan sakea honela
da:
Lehen:
Sakea
beti errebotetik egiten zen eta diagonalean bota. Pilota eskuarekin
botatzen zen eta beste aldeko eremu batean sartu beharra zegoen. Botea, frontisa
edo ezker horma ukitu baino lehen eman behar zuen, bestela, “erditzat” hartuko zen eta bigarren sake bat egin. Sakearen ondoren, edonon jo zezakeen botea beti ere zelai
barnean ematen bazuen.
Teniseko puntuazio berbera du. 15, 30, 40. 40-40
zihoaztenean, zelai aldaketa egin behar zuten.
Sakea lehen |
Gaur egun:
Aurrekoarekin
gauza batzuk aldatu dira, berdintzen den bakoitzean zelai aldaketa dagoela eta
11 tantora jolasten dela. Sakea beti errebotetik egingo da , baina nahi den
aldetik bota daiteke, eta botea nahi den lekuan eman dezake beste zelaiean
marraren atzetik.
Beste guztia berdin mantendu da. Beraz, pilota gune
horretara sartu aurretik ezin izango du ezer ukitu bestela "erdi" izango da, sakea, sake gunetik egin
beharko da eskuarekin.rremintaz jokatzean erremintarekin botea egin gabe.
Sake orain. |
Hemen pasakako partido baten zati bat:
Esteka honen bidez argazki batzuk ikusteko aukera izango duzue:
http://www.youtube.com/watch?v=P7aGZA7jHHc
BIBLIOGRAFIA:
elkarrizketa.
Michelena.J.M, Juanes.J (2012). Oiartzun.
Bideoak
Juanes.J, Michelena.M, (2012) Oiartzun.
Carballo.D,(2012).Oiartzun
Argazkiak
Michelena.A, (2012). Oiartzun.
Blog on baten aurrean gaude, informazio ona duelako eta horrelako frontoi gutxi daude eta erabilera eman behar zaielako. Erabili duten informazioa ordea leku gutzitik hartu dute, hau da, jokalariek esandakoaz fidatu dira, bale frontoi honetan arauak beraiek jartzen dituztela, baino pasakako arauak liburu batetik hartzea ez zen gaizki egongo. Informazio ondo bananduta dago, bi jokamoldeak berdin esplikatu dituzte eta nahiko ondo ordenatuta lehenik inofrmazio txiki bat, ondoren tresnak eta azkenik jokamoldea. IKT-tresnak nahiko onak dira, argazkiak gauza batzuk ulertzeko baliogarriak direlako, baino faltan botatzen dut jokalari bati elkarrizketaren bat. Kolaboraziozko lana ez dakit egon den bideoetan inor ez baita atera. Jokamoldeak, ondo esplikatuta daude tantoa nola egiten den, sakea zeinek egiten duen… jarrita dago eta errez ulertzen da, hala ere falta zaiena da golpeak esplikatzea.
ResponderEliminarNota:8
Lanaren gaiak duen bitxitasunagatik aukeratu dut blog hau. Lana txukun eta ongi aurkeztuta dute, eta Oiartzungo pilotalekua ezagutzen ez genuenok bertan zer eta nola jokatzen den ezagutzeko aukera aparta eman digu. Lana egiteko iturri desberdinak erabili dituzte, baita herriko jendearen ezagutza ere. Jokamoldearen egitura ongi garatu dute eta baita joko ekintza ere, horietako puntu guztiak jorratuz. Kolaborazioari dagokionez, taldekideen argazkirik edota bideorik ez zaigu lanean ageri, beraz ez dugu ziurtatu kolaborazioan egin denik.
ResponderEliminarKritikatxoren bat egitekotan, blogean erabili duten letra mota edota letra estiloa nahiko berdintsua dela esango nuke (negrillak, letra mota desberdinak… ez dira gehiegi ageri), eta horrek irakurtzeko orduan, erosotasuna kentzen dio. Bestela, lan txukuna eta ona.
Kalifikazioa: 9
Egoitz Lazkano
Ebaluazio egiteko zuen bloga aukeratu dut oso bitxia iruditu baitzait, egia esan ez nuen oiartzungo pilotaleku berezi honen berri. Ideaia aparta iruditu zait honi buruzko lana egitea, ni bezalexe jendeak jakin ditzan pilotaleku honen berizitasunak.
ResponderEliminarInformazioa ongi antolatua dagoela iruditu zait, oso ondo ordenatua eta zehaztasunez idatzia, erraz ulertzeko moduan. Materiala, arauak, joko dinamika, hau da, sakea... ongi azaldu dituzue. Ulertu dudanarengatik informazioa soilik elkarrizketatik lortu duzue, eta ulertzen dut, izan ere ez da egongo informazio asko eskura, beraz oraindik eta garrantzi handiagoa eta meritu handiagoa duzue lan hau osatzerakoan.
Argazkiak eta bideoak ikusi ditut eta lagungarriak dira oso, eta postuak eta espazioak azaltzeko erabili dituzen grafiko edo irudiak ere aprobasak dira.
Azkenik, kolaborazio lanaz ezer gutxi aipa dezaket, ez baitut horren berririk.
Laburbilduz zuen lana gustatu zait eta jokamoldea ulertzea posible egin dezute, beraz 8,5 bat da zuentzako dudan nota.
ZORIONAK!!
Irati Ibarbia
IRUZKIN KONSTRUKTIBOA
ResponderEliminarJarraian, talde lana burutzeko kontuan hartu dituzten eta har ditzaketen ebaluazio irizpideen zio nagusiak azaltzen ahaleginduko naiz.
Blog.a osatzeko informazio iturri moduan Michelena. J. M, Juanesi egindako elkarrizketa erabili dute Oiartzungo udaletxe azpiko pilotalekuan praktikatzen diren jokamoldeen (paleta eta pasaka) informazio urriagatik. Beraz, elkarrizketatuarengandik jasotako informazioaren erabilera ordenatua eta garbia izan da, hots, jokamoldearen azterketa modu egokian egin da. Blog. hau berezia iruditzen zait, izan ere, euskal piloten jokamoldeak praktikatzen diren ohiko eremuak albo batera uzten baititugu non Oiartzun herriko udaletxe azpiko pilotaleku batean murgiltzen diren. Instalazio berezi honetan praktikatzen diren paleta eta pasakari buruzko informazio modu honetan eman da: Lehendabizi paleta jokamoldea azaltzen digute non pilotaleku bereziaren izena (Oiartzungo udaletxe azpiko pilotalekua eta pilotalekuaren informazioa: izena, sortze urtea…), paleta jokamoldea (materiala, pilotarekiko erlazioa eta paleta jokamoldearen ezaugarriak) azaltzen diguten. Ondoren, euskal pilotako pasaka jokamoldea azaltzen digute aurreneko orden berdina jarraituaz. Aipatutako puntu guztiak azaltzeko IKT-tresnetan oinarritu dira, hor ditugu instalazioaren argazkia (blog.aren hasietan), erreminta eta pilotaren argazkia, grafikoak (joko ekintzaren deskribapena: sake/erresto posizioak pasaka jokamoldean 1:1; 2:2 egoeran), paletako jokaldiak ikusteko bideoa, erraminta eta pilotaren argazkia, grafikoak (joko ekintzaren deskribapena: sake/erresto posizioak paleta jokamoldean erremintaz zein eskuz), pasakako jokaldiak ikusteko bideoa eta azkenik, pilotalekuaren berezitasunak ikusteko bideo bat argazkiz josita. Kolaborazio lanari dagokionean taldekideen kolaborazioa ez da taldekideek eginiko jardueretan ageri, hala ere, blog.aren amaieran egileen izenak datoz: Ion Iturbe, Andoni Michelena, Imanol Iturrioz eta Kevin Huber.
Jarraian jokamoldearen egiturari ekingo diogu. Hasteko, jokamolde bakoitzaren hasiera, joko motaren berri ematen digute: paleta (joko ez zuzena) eta pasaka (joko zuzena), elkarrekintzaren berri ere ematen digute non paletan 1:1, 2:2n jokatzen den eta pasakan, berriz, 2:2ren aurka eta instalazioaren berezitasunak eta ezaugarriak zehatzak beharrezkoak dira. Materiala eta pilotarekiko erlazioari dagokionean paleta eta pasaka jokamoldearen erabili ohi diren pilota mota eta erremintak zehaztu dira (pasaka jokamoldean eskuz zein erremintaz jokatzen dela ere azaldu dute grafiko batzuen laguntzaz). Materialaren argazkietan erremintak ikus baditzakegu ere, horiek nola egiten diren azaltzen duten bideorenbat faltan botatzen dut. Bestalde, pilotari-pilota erlazioa zehaztu dute, hots, paletan pilota airez zein botez derrigorrez “jo” egin behar dela azaltzen dute, paletan, berriz, pilotarekiko erlazioa “jo”, “irristatzea” direla azaltzen dute azken erlazio horren zailtasuna agerian jarriz. Paletan, sakea eta errestoari dagokionez, nondik nora sakatzen den azaldu dute emakumezko eta gizonezkoetan nondik norakoan ezberdintasunak azalduz, gainera, sakatzaile eta errestoaren posizioak ikus ditzakegu grafiko batean. Pasakan ere, sakera eta errestoari dagokionez nondik nora sakatzen den azaldu dute. Tantoa irabazi eta galtzeko moduak ere zehaztu dira (nola lortu tantoa egitea eta nola galdu tantoa azaltzen dute). Puntuazio sistemari dagokionez paletan partiduak 30ra jokatu direla azaltzen dute non 30 tanto lortzen dituen lehenak edo lehen bikoteak irabaziko duen; pasakan, aldiz, partidua 11 jokora dela azaltzen dute non joko bakoitza taldeak 15,30,40 jokoa den eta 40-40 ematean “ados” daudela esan eta markagailua 30-30 jarriko den. Azkenik joko ekintzaren deskribapena. Sakatzailea nor izango den ez da azaldu pasaka jokamoldean 2:2ko egoeran ezta paleta jokamoldean ere. Hala ere, horien posizioak ikus ditzakegu sake/erresto egoeran. Euskal pilotako bi jokamolde horietako kolpeak ez dira aipatu eta bukatzeko, jokaldiak garbi eta txukun azaldu dituzte (jokaldiak ulertu eta ikusteko bideoak lagungarri). Blog bitxia.
ResponderEliminarTALDEKIDEEN KALIFIKAZIOA
Blog.a kalifikatzeko orduan goian azaldu ditudan ebaluazio irizpideak kontuan hartu dituztenez, zuentzat 8,5
IRUZKINTZEN: MIREN JUANTORENA ZUÑIGA (2 iruzkin luzerangatik..)
Blog honen aztertzea egin aurretik komentatu nahi dut oso bitxia gertatu zaidala jakitea horrelako jokamolde bat Oiartzunen jokatzen zela. Ni Oiartzundik nahiko hurbil bizi naiz eta ez nuen jokamolde honen inolako berririk.
ResponderEliminarBlog-a aztertzen hasten bagara puntuz puntu, alde batetik esan dezaket nola Oiartzungo jokamolde bat den, ez dute beharrik izan iturri asko aztertzea, baizik eta nahikoa izan dute bertara joatea eta bertan informatzea.
Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, argi dago oso txukun dagoela baina nik gauza bat aipatuko nuke (aholku bezala): letra oso “monotonoa” gertatzen da ez baitira hitz larriak eta kolore ezberdinak agertzen. Alderdi hau hobetuz gero nire ustez blog-ak asko irabaziko luke.
IKT tresnak asko erabili dituzte, argazkiak eta bideoak horien artean. Hauen erabilpen anitzaren ondorioz, blog-ak kalitatean asko irabazten du.
Bukatzen joateko, jokamoldearen egitura eta joko ekintza oso ongi azalduta dago eta gainera lehen esan dugun bezala, bideoa ikusiz gero oraindik eta garbiago.
Beraz, nik blog honi 9 bat ipiniko nioke.
Julen Sagastibeltza Lasarte
Lehenik eta behin, blog honen gaia oso bitxia iruditu zaidala esan beharra daukat. Ez nekien herri bakar batek euskal pilotaren jokamolde ezberdinetan jokatzeko aukera ematen zuen frontoi berezi eta ezberdin bat zuenik.
ResponderEliminarBlog honek eskaintzen digun informazioa oso ondo dago antolatuta, eta kontuan hartu behar da, bi jokamolde mota azaltzen dituztela.
Jokamolde bakoitzaren azpian jarri dituzten bideoak oso lagungarriak dira, partiden dinamika eta joko erritmoa zelakoak diren ikusteko aukera ematen baidute. Gainera, jokamolde hauetan, kokapena nolakoa izan behar den adierazten duten irudiak jarri dituzte.
Bibliografian ez da libururik ageri; baina hori normala da, herri bakar baten jokatzen den jokamoldea aukeratu dutela kontuan hartzen badugu. Argi dago liburuetan ez dela informaziorik agertuko.
Nire ustez, talde honek oso lan hona egin du; batez ere, informazioa, irudiak eta bideoak eskuratzerako orduan. Nota: 8,5
Asier Irastorza
Blog polita geratu zaizue. Ikusten da blog onek lana ekarrie diela laukote honi. Nahiko argi aurkeztu dituzte frontoi berezi honetan jokatzen diren bi jokamoldeak. Hala eta guztiz ere, bago gauzatxo bat ezer ez dakienarentzat ulertezina bilkatuko zena, baju zer den pasakako modalitatean adibidez. Jokamoldeen egiturak eta ekintzak ondo deskribatu dituzte eta lanean argazki eta bideo lagungarri ugari sartu dituzte. Lan ona egin duzuela deritzot, hau dela eta neure nota 9 izango da. Ondo izan.
ResponderEliminarErlantz Pazos
Blog honetan Oiartzunen jolasten diren jokamolde desberdin batzuk agertzen dira eta oso interesgarria iruditu zait. Berezitasuna jokatzen den tokia da, eliza azpian dagoena eta horregatik lehioak, ateak … daude.
ResponderEliminarDatuak jasotzerako orduan argi dago honi buruzko bloga egitean informazioa bilatzea zaila egiten dela eta horregatik Oiartzungo batek esan dienaren arabera jaso dute informazioa. Hau horrela izanda, informazio asko eta abeasgarria lortu dute. Testua ordenatua eta zehatza da, oso argi geratu da dena eta eta erabili dituzten eskemak oso lagungarriak iruditu zaizkit.
Erabili dituzten bideo eta argazkiak ere ondo daude eta jokalekua nolakoa den jakiteko oso lagungarriak dira. Hala ere, kolaborazioa erabili duten ez da argi geratzen, izan ere, taldekideak ez dira video eta argazkietan agertzen. Horrez gain, ohiko jokamoldeei buruzko bideoren bat faltan botatzen dut, hauek hobeto ulertzeko.
Bertan jolasten diren jokamoldeak oso argi daude azalduak eta erraztasunez ulertzen dira. Joko ekintza ere ondo dago azaldua eta sakatzaile eta errestatzaileak zeintzuk diren oso erraza da jakitea, haien kokalekuaz gain, erabili dituzten eskemei esker. Orokorrean blog ona eta landua iruditu zait.
NOTA: 8
Ander Otaegi
Hasteko, esan beharra dago informazio bilatzeko elkarrizketa izan dela talde honen aukeraketa, eta kontuan izanik oso lan berezia dela, erarik egokiena iruditzen zait, ez baitut uste honi buruz liburuetan informazio gehiegirik izango denik.
ResponderEliminarAurkezpenari dagokionez, nahiko ongi dago, argi eta orden egokiarekin. Gainera, bi jokamolde azaldu dituzte, bakoitza bestearengandik bereiztuta.
IKT tresnen erabilera nabarmena da, bideoak grabatu baititzute eta baita pilotalekuaren berezitasunen argazki dexente ere.
Kolaboraioari dagokionez, suposatzen dut lana denen artean egin dutela, baina nik ez ditut bideoetan taldekideak ikusi.
Jokamoldearen egiturari dagokionez, bi jokamoldeak nahiko ongi azaltzen dituztela usted ut, batez ere pasaka, aintzinako eta gaur egungo arauak bereiztuz. Bi jokamoldeetako sakeen azalpenak ere oso onak iruditu zaizkit, berezitasun eta ezberdintasunak azalduz.
Joko ekintzari dagokionez, ez zait oso argi geratu. Agian jokamolde oso bereziak direlako izan da. Hau hobetze aldera, jokaldien bideoetan hitzezko azalpena falta dela iruditzen zait, jokaldi bakoitza azalduz.
Hala ere, oso lan berezia eta polita iruditu zait, eta lan hau egiteko zailtasuna kontutan izanik, nire nota 8.5 izango da.
ANTXON ALBERDI BARRUTIA
Honelako frontoiak nola erabiltzen diren oso interesgarria iruditzen zait, gure kulturaren zati bat dira eta honelako frontoiez informazioa egotea oso baliagarria da.
ResponderEliminarDatuak jasotzeko orduan Michelena J:M aipatu duzue hortaz suposatzen dut ez dagoela honetaz informazio askorik eta lana egin duzuela honen inguruan bilatzen.
Aurkezpena ezin hobea da baina, frontoiaren argazkiak hasieran jarriko nituzke, hasieratik frontoia nolakoa den, ideia hobe bat egiteko.
Erabilitako tresnak, baliagarriak dira, bideoak jokaldiak eta partida ikusteko baita, argazkiak frontoia , materiala ondo ikusteko eta jokalarien kokapena, ulertzen laguntzeko.
Kolaborazio lana, seguru nago egon dela baina ezin izan dute guztien parte hartzea ziurtatu.
Jokamoldeez azpimarratu behar da, bi jokamoldez egin dutela lana, gainera biak oso argi azalduta daude ulertzeko errazak dira. Arauak eta jokaldiak oso ondo azalduta baina erabiltzen diren kolpe desberdinak faltan botatzen dut. Bestalde materialari buruz estekaren bat informazio gehiagorekin gomendatuko nuke.
Lana bikain dagoela uste dut eta hobekuntza gutxi egingo nituzke, gainera ideia originala izan da eta arriskatu egin dute honetaz informazio gutxi dagoelako beraz kalifikazioa 9 bat izango da.
Beñat Larrinaga
Ebaluazioa egin aurretik aipatu nahiko nuke blog honen gaia oso bitxia dela, izan ere ez da pilota modalitate bati buruz bereziki hitz egiten duen blog bat, baizik eta pilotaleku batean jokatzen diren modalitateei buruz, hau da, pilotalekuaren inguruko bloga da batez ere.
ResponderEliminarBlogerako informazioa biltzeko iturriari dagokionez, elkarrizketa erabili dute. Blogaren gaia ikusita, nahiko zaila iruditzen zait liburu edo aldizkarietan pilotaleku honen inguruko informazioa aurkitzea, beraz metodo aproposena erabili dutela uste dut.
Informazioaren aurkezpena ere zuzena iruditzen zait. Aldez aurretik frontoiaren berezitasunak azaltzen dituzte era laburrean eta gero lehenbizi paletari eta gero pasakari buruzko informazioa era argi eta zuzenean aurkitzen da.
IKT tresnen erabili dituztela argi dago, paletako zein pasakako partiden zati batzuk ikus ditzagun eta baita ere pilotalekuaren berezitasunak ondo ikus daitezen argazkiak jarriz.
Kolaborazioa blogean ez da argi geratzen, izan ere eskegitako bideo eta argazkietan ez dira taldekideak agertzen.
Jokamoldearen egitura nahiko argi azalduta dagoela uste dut. Joko mota, duelu mota, instalazioa, materiala eta erlazioa... Nire ustez guzti hau nahiko txukun dago azalduta. Gainera aipagarria da pasaka jokamoldean egindako ezberdintasuna antzinako eta gaur egungo arauen artean. Sakea ere nahiko ondo azalduta dagoela iruditzen zait, mutilen eta nesken modalitateen artean dauden ezberdintasunak ere azalduz.
Joko ekintza blogaren atal korapilotsuena iruditu zait. Jokaldi esanguratsuenak eta ohikoenak esplikatzen saiatu direla iruditzen zait, baina hala ere ez zait oso argi geratu. Jokaldiak aipatzen dituen bideo batek lagunduko lukeela uste dut.
Bloga hobetzeko aipatutako bideoa sartuko nuke, eta bideo horretan taldekideen kolaborazioa agertuko balitz,
Guztia kontuan hartuta, bloga nahiko txukun dagoela uste dut, eta ezohiko gai bat dela kontuan izanik eta jokamolde bakarra azaldu beharrean bi jokamolde azaldu beharraren zailtasuna kontuan hartuz nire nota hurrengoa da: 8,5
JULEN ARMENTIA
Esan behar duan lehenengo gauza da, lan oso originala iruditu zaidala da. Frontoi berezi horren ezaugarriak (neurriak, berezitasunak…) azaltzen dira eta bertan jokatzen diren jokamoldeen bidez eta egin daitezkeen jokaldien bidez, askoz hobeto uler daiteke frontoi honen bitxitasuna. IKT tresnak erabili dira. Hala ere, pasakako bideoan komentarioren bat faltan botatzen da. Frontoiaren berezitasunak eta bi joko azaldu behar izan dira blog bakarrean eta hitz gutxitan; bina oso ondo ulertze dira bata eta besteak. Gainera, sake errestoko eskemek asko laguntzen dute. Tantoak lortzeko modua ere aipatzen dira, eta baita markagailu muga ere. Talde lanari dagokionez, ez da agri bideoetan. Oso lan txukuna iruditu zait, beraz, nota 9,5 izango da.
ResponderEliminarBlog hau komentatzea erabaki dut oso lan originala eta bitxia iruditu zaidalako. Ikusten da informazioa batzerako orduan iturri ezberdinetara jo duzuela, gainera ez da gauza erraza izango pilotataleku berezi honi buruzko informazioa lortzea. IKT tresnak ere erabili dituzue, jokaldi bereziak erakuzten dituen bideoa oso baliagarria da. Oso era simple, ordenatu eta argian azaltzen duzue pilotalekuak dauzkan berezitasunak, jokamoldeak eta jokaldiak. lan hoi emango diodan puntuazioa 9koa izango da.
ResponderEliminar