Frontoiak
20 metro luze eta 10 metro zabal ditu, gainera berezitasun asko dituen
pilotalekua da, horien artean honako hauek: Kontrakantxan arkupeak ditu, ezker
horman atea eta lehioak ditu, errebote erdia libre dago eta beste erdian arkupea
du, tetsua berezia du, gainera horma ez da lisoa, harria atera egiten da leku
batzuetan, honek jokaldiak egiteko aukera emanez… Frontoi hau trinkete fama hartzen ari da.
Guk paleta eta pasaka esplikatuko ditugu blog honetan
Guk paleta eta pasaka esplikatuko ditugu blog honetan
PALETA TENISEKO PILOTAREKIN
Paleta joko ez- zuzen bat da, izan ere pilota ona izateko
ezin bestekoa izango da pilotak boterik egin gabe frontisa jotea eta ondoren
kantxan bote bat egitea. Frontoi honetan 1:1en eta 2:2ren kontra jokatzen dute.
Pilotarekiko dagoen erlazioa jotzekoa izango da, hau da,
pilota airez edo botez baina derrigorrez jo egin beharko dela. Pilota honekin jotzeko erreminta bat erabili beharra egongo da eta hau gomazko pilotarekin
erabiltzen den pala izango da.
Palaren pisua gutxi gora behera 500 gramokoa izaten da eta pilotarena aldiz 56-59 gramo ingurukoa izaten da.
Sakeari dagokionez, sakea beti botea egin ondoren egin beharko da, hots, botea egin eta ondoren pilota golpatuz, gainera sakea boleaz jaso ahal izango da. Oiartzungo pilotaleku berezi honetan, sakea neskek eta mutilek leku desberdinetatik egiten dituzte, orain erakutsiko dizuegun bezala.
Mutilak:
<!--[if !supportLists]-->- Banaka: <!--[endif]-->Punpa 5. koadroan dagoen marraren atzetik egin
beharko da eta ondoren pilota jo. Frontisean jo ondoren, pilotak 3. koadroa pasa
beharko du. Aldiz, 5. koadroan pasako marra egongo da, pasa izanez gero beste
sake bat egongo delarik. Sakea egin eta pilotak botea marra gainean egiten badu
txartzat edo pasatzat hartuko da, aldiz, sakea egiterakoan botea marra gainean eginez gero txarra izango da.
<!--[if !supportLists]-->- Binaka: Punpa 4. koadroan dagoen marraren
atzetik egin beharko da eta ondoren pilota jo. Frontisean jo ondoren, pilota
3. koadroa pasa beharko du derrigorrez, bestela txarra izango da. Lehen esan
bezala marra gainean punpa eginez gero txarra izango da. Binaka jokatzen
dutenean pasarik ez da egongo.
Neskak:
<!--[if !supportLists]-->- Banaka: Punpa 4. koadroan dagoen marraren atzean
egin eta pilota kolpatu egiten da. Frontisean jo ondoren, pilotak 3. koadroa
pasa beharko du gutxienez eta 5. koadrotik pasatzen bada pasa izango da. Pasa
eginez gero beste sake bat egongo da, hau berriro pasa izaten bada txarra eta
tantoa besteentzako izanik. Frontisean pilotak jo eta ondoren 3. koadroko
marraren gainean egiten badu botea goian esan bezala txarra izango da.
<!--[if !supportLists]-->- Binaka: Punpa 4. koadroan dagoen marraren
atzetik egin beharko da eta ondoren pilota jo. Frontisean jo ondoren, pilota
3. koadroa pasa beharko du derrigorrez bestela txarra izango da. Lehen esan
bezala, marra gainean punpa eginez gero txarra izango da. Binaka jokatzen
dutenean pasarik ez da egongo.
Sake- errestoko posizioak horrela izango dira:
Hurrengo arauak aldiz, ez dira aldatzen ez sexuaren ezta banaka edo binaka jokatzearen arabera. Beraz, jokamolde honen beste arauak honakoak izango dira: Sake- errestoko posizioak horrela izango dira:
Sake- errestoa banaka |
Sake-errestoa binaka |
- Botea errebotetik atzera eginez gero, txarra izango da,
- Botea erreboteko hormaren gainean egiten badu, aldiz, ona.
- Erreboteko horma jo daiteke zuzenean pilotarekin frontisera iristeko.
- Pilotak frontisa jo eta gero teilatua jotzen badu ona izango da. Baita lehenengo teilatua jotzen badu ere eta ondoren frontisa ona izango da.
- Pilotak frontisa jo eta ondoren teilatua eta berriro frontisera joaten bada, ona izango da eta pilotan jokatzen jarraitu beharko da.
- Partidu guztiak 30 tantora dira eta sakea tantoa egiten duen pertsonak egingo du.
- Tanto bakoitza persona batek kantatuko ditu, hots, epaile bakarra egongo da.
- Arropa: Kaleko arroparekin joan daiteke partidura, finalak salbu: Ahal bada txuriz eta gerriko urdinez talde bat, eta bestea kamiseta gorria eta gerriko gorriarekin.
- Partidak 30 tantora izango dira, beraz, lehenengo egiten dituenak 30 tanto horr irabaziko du.
- Lehenengo sakea, bi koloretako (urdin, gorri) txapa batez adieraziko da.
- Pilota oso altu bota angelu txikiarekin pelota oso atzera joan dadin. Arerioa errebotean tokirik gabe geratzen da eramateko.
- Pilota oso altu bota angelu handiarekin pilotak teilatua jo dezan eta berriro aurrera joan dadin.
- Atzetik bi-pareta altua bilatu, botea zabaleko marratik ahalik eta gertuen eman dezan eta arkuetatik atera dadin pilota, edo arkuetan eman dezan, hauetan koxka asko baitaude.
- “kontraerasoa”: Boteprontoa bilatu.
- Askotan pilota lehenengo lehioan geratzen da, ondorioz, jokaldi ezagunenetarikoa izango da lehioa bilatzea..
- Jende askok, sakearen ondorengo kolpe gehienetan, frontiseko koxka bilatzen du, horrela ez da jakiten pilota nora doan.
- Eskumako horma txikia jo lehenego, ondoren frontisa eta azkenik lehenego atea bilatu. Ate honek koxkak, bizagrak... ditu.
- 3. lehioa ere saiatzen da bilatzen. Bertan barroteak daudenez pilotak leku desberdinetara joan daitezke. Jokaldi hau batez ere palaz egiten da.
- Pilota normalean airez jotzen da, horrela abiadura emanez eta oso atzera joaten ez utziz .
http://www.youtube.com/watch?v=TYNyxSiiAFM&feature=youtu.be<!--[if !supportLists]-->
- Udako txapelketan (Oiartzungo festetan) binakako txapelketa antolatzen da.
- Neguan, (Sanixteban egunean) banakako txapelketak.
PASAKA
PASAKA
Pasaka beraz, joko zuzen bat da, ez dago zertan frontisera bota pilota
ona izateko. Gainera, hemen 2:2ren kontra jokatzen da. Frontoia bi zati
berdinetan banatzen da eta frontoi erdian sare bat dago. Pilota sare horren
gainetik(1.2m) bota beharra dago beste aldera ona izateko. Pilotarekiko
erlazioa: jo, irristatu izango da, beraz irristatze horrek zailtasun bat
gehituko dio jokamoldeari.
Jokamolde honetan
eskuz edo erremintaz joka daiteke eta erremintaz jokatzen denean eskularru
motzaz jokatzen da. Pilotaren pisua 120-130 gr-koa izango da eskuz jokatzen
denean, eta guantearekin jokatzen denean 250- 280 gr- koa.
Epaile bakarra egongo da eta epaile honek emandako
pilotarekin jokatuko da partida osoa apurtu egiten ez bada, orduan aldatu
egingo da. Kanpora joan eta pilota bustitzen bada pilota berberarekin
jarraituko dute. Gainera, epaile honek tanto bakoitza amaitzean markagailuko
emaitza altuan kantatzen du.
ARAUAK:
- Sakea egiteko orduan, errebotetik egiten da, pilota eskularruarekin joz.
- Pilota beste aldean dagoen eremu batean sartu beharra dago, botea bertan egin beharko du frontisa ikutu aurretik. Frontisa ikutzen badu erdi izango da, ondorioz beste sake bat egingo da.
- Tantoa egiteko, pilotak beste eremuan bi bote egin beharko ditu.
- Pilota bota eta beste aldeko lehio batean sartu eta bertan geratzen bada, tanto izango da.
- Pilota beste aldera joan, bote bat egiten badu eta kanpora joan, tanto izango da.
- Pilota beste aldera bota, botea egin eta arku baten jotzen badu jarraitzeko aukera egongo da, bigarren botea egin aurretik jotzen bada pilota.
- Ateak, lehioak, teilatua… ona izango dira, beti ere pilota beste eremura pasatzen bada.
- Talde bat 40ra iristen denean, eremu aldaketa egongo da beti.
- Partida 11 jokora izango da. Joko bat egiteko talde batek 15, 30, 40 jokoa egin beharko ditu.
- 40-40 ematen bada, ados daudela esango da, ondorioz, markagailua 30-30 jarriko da eta partidak jarraitu egingo du.
- Pilotak beste eremuan botea egiten ez badu eta zuzenean kanpora joan, txarra izango da.
- Lehenengo sakea, txaparen bidez erabakiko da.
JOKALDIAK:
- Txoko eta baju bilatu, ondorioz, pilota jasotzeko zailtasun handiak. Batez ere pasaka eskuz jokatzean bilatzen da.
- Gehienetan ezker horman jokatzen da honek dituen koxkak etab. bilatzeko. Gainera ezker hormatik zailagoa da pilota bueltatzea.
- Pilota azpitik ibiltzen da normalean, horrela abiadura bilatzen da eta altuera bakarrik sakean erabiltzen da.
- Bikoteko bat sarera aurreratu bolea bilatzeko asmoz, horrela pilotak abiadura handia hartzen du.
- Eskuz jokatzen denean airez jotzen saiatzen dira pilota, eta botearekin oso atzera joaten bada soilik. Botea egiten badu erantzuna indarrik gabe joaten da, ondorioz besteak sarea bilatzen du errematatzeko.
- Pilota zabalera joaten bada, ezker hormako koxkak , lehio, ate … bilatzen dituzte.
Sake errestoa.
Eskuz:
Sakea errebotetik egingo eta
jokalariak honela egongo dira kokaturik: Sakea egiten duen bikoteko pertsona
bat sake eremuan, eskuman, egoten da eta bestea ezkerrean apur bat aurrerago,
ondorengo errestoari erantzuteko prest. Errestoan aldiz, biak atzeko eremuan egoten dira, bata eskuman eta bestea ezkerrean sakeari erantzuteko prest.
Sake erresto posizioa |
Erremintaz:
Jokalariak honela egongo dira kokatuak: Sakea egiten duen bikoteko pertsona
bat sake eremuan eskuman egoten da eta bestea ezkerrean apur bat aurrerago,
ondoren errestoari erantzuteko prest. Errestoan, bat atzeko eremuan egongo da
eta bestea apur bat aurreratuago.
Sake erresto posizioa |
Pasakan sakea honela
da:
Lehen:
Sakea
beti errebotetik egiten zen eta diagonalean bota. Pilota eskuarekin
botatzen zen eta beste aldeko eremu batean sartu beharra zegoen. Botea, frontisa
edo ezker horma ukitu baino lehen eman behar zuen, bestela, “erditzat” hartuko zen eta bigarren sake bat egin. Sakearen ondoren, edonon jo zezakeen botea beti ere zelai
barnean ematen bazuen.
Teniseko puntuazio berbera du. 15, 30, 40. 40-40
zihoaztenean, zelai aldaketa egin behar zuten.
Sakea lehen |
Gaur egun:
Aurrekoarekin
gauza batzuk aldatu dira, berdintzen den bakoitzean zelai aldaketa dagoela eta
11 tantora jolasten dela. Sakea beti errebotetik egingo da , baina nahi den
aldetik bota daiteke, eta botea nahi den lekuan eman dezake beste zelaiean
marraren atzetik.
Beste guztia berdin mantendu da. Beraz, pilota gune
horretara sartu aurretik ezin izango du ezer ukitu bestela "erdi" izango da, sakea, sake gunetik egin
beharko da eskuarekin.rremintaz jokatzean erremintarekin botea egin gabe.
Sake orain. |
Hemen pasakako partido baten zati bat:
Esteka honen bidez argazki batzuk ikusteko aukera izango duzue:
http://www.youtube.com/watch?v=P7aGZA7jHHc
BIBLIOGRAFIA:
elkarrizketa.
Michelena.J.M, Juanes.J (2012). Oiartzun.
Bideoak
Juanes.J, Michelena.M, (2012) Oiartzun.
Carballo.D,(2012).Oiartzun
Argazkiak
Michelena.A, (2012). Oiartzun.